ESZENA

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako “Hi(ZKI)bridoak” laguntzaren azken egunak

Iaz abiatu zen lehendabizikoz Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Laguntza hori Mejillon Tigre taldeak jaso zuen, Hitz Esana proposamena garatzeko. Ikuskizun hori, Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren hirugarren edizioaren baitan aurkeztuko da gaur, azaroaren 10ean, Bilboko Berreginen Museoan.

Aurten, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia duzue bidean. Laguntza horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2023ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

Deialdiaren helburua “euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea da”, eta era berean “disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea”.

Aukeratuko den lanaren lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskainiko da.

Sorkuntza bereziak badituzue, agudo ibili! izan ere, azaroaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak (Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak) abenduaren 19an emango du hartutako erabakiaren berri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button