IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak izena emateko epea ireki du

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean lanak aurkezteko epea ireki da, eta azken eguna abuztuaren 15a izango da. Aurtengo jaialdia urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean egingo da. Betiko legez, film laburrak eta film luzeak aurkezteko aukera egongo da. Film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira eta aukeraketa horretan parte hartzeko film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea; nola ez, fantasia edo beldurra gai nagusia izatea, eta 30 minututik gorako iraupena izatea.

Hautaketa batzordeak lehiaketako film laburrak aukeratuko ditu. Aukeraketa horretan parte hartzeko, film laburrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea, fantasia edo beldurra gai nagusia izatea, eta gehienez 30 minutu izatea.

Informazio guztia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button