LITERATURA

Euskarazko haur eta gazte literatura aztergai

Euskal kultur erakundeak, Bilketa sarea eta Departamenduko Mailegu Liburutegiarekin batera, irakurketa publikoaren alorreko eragileei baita ere eskolako dokumentalisten sareko langileei begira jardunaldi berezia antolatu du euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruan. Hitzordua ekainaren 30ean izango da, Bidarteko Toki-toki mediatekan.

Egun horretako egitaraua modu honetan antolatu da: 09:00etan harrera, eta gero Mediatekaren bisita gidatua. Goizeko 10:00etan, Euskal haur eta gazte literaturaren historiaz mintzatuko da Xabier Etxaniz Erle. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika arloan. Haur eta gazte literaturan aditua da izan ere tesi bat eta saiakerak idatzi ditu gai horren inguruan, eta gainera, haur eta gazteentzat idazten du.

Bazkariaren ostean, Berritasunetan hautaketa bat ttipi-ttipien albumetatik gazteen eleberriak arte izeneko gaia jorratuko dute Ana Imaz eta Elise Dilet adituek.

Jardunaldia euskaraz izango da baina bat-bateko itzulpena ere izango da.

Izen ematea Departamenduko Mailegu Liburutegiaren webgunean egin behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button