IKUS-ENTZUN

Euskarazko filmak Berlingo “Euskal Zinemaldian”

Berlin hiriko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein Euskal Etxeak Euskal Zinemaldia antolatu du aste honetarako. Lau egunean, fikziozko hiru film eta dokumental bi izango dira ikusgai.

Ostegun honetan abiatuko da Berlingo 3. Euskal Zinemaldia, eta lau egunetan bost pelikula izango dira ikusgai: Lasa eta Zabala, Amaren eskuak, Echeverriatik Etxeberriara, Ateak zabalduz eta Loreak.

Bihar, azaroaren 5ean, Pablo Malo zuzendariak Lasa eta Zabala filma aurkeztuko du. Hurrengo egunean, azaroak 6, Mireia Gabilondok zuzendutako Amaren eskuak filma aurkeztuko da. Bertan, Karmele Jaio izango da bere lanean oinarritutako filmari buruzko xehetasunak emateko.
Larunbatean, azaroak 7, Ander Iriarte zuzendariak Echevarriatik Etxeberriara dokumentala aurkeztuko du. Eta igandean bi lan luze pantailaratuko dira:  Ateak zabalduz (Juanmi Gutierrez) eta Oscar sarietarako aurkeztu eta arrakasta handia hartu duen Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) filma.

Filmez gain, Ludger Mees historialariak Una esvastica sobre el Bidasoa dokumentala aurkeztuko du (azaroaren 17an), eta Irati Elorrieta eta Danele Sarriugartek literatura-irakurraldia eskainiko dute (azaroaren 27an).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button