ESZENA

Euskarazko antzerkiaren dokumentazio egitasmoa

Mintzola Ahozko Lantegiak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, euskarazko antzerkiaren dokumentazio egitasmoa diseinatzeko lehen urratsak egin ditu, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin eta antzerkigintzako beste hainbat eragilerekin elkarlanean.

“Mintzola Ahozko Lantegiaren bokazioetako bat da bertsolaritzatik abiatuta, euskaraz, ahozko kultur sorkuntzan ari diren gainontzeko eragileekin elkarlanean aritzea”, eta zentzu horretan, 2014an, kultur sorkuntzok dokumentazioan zituzten kezkak eta hausnarketak elkarbanatzeko topagunea antolatu zuen Xenpelar Dokumentazio Zentroak lehen aldiz.

Parte-hartze prozesuarekin bat eginez, Euskal Herri osoko ehunka antzerki eragileren iritziak jaso dira.  Jakintza ugari batu da eta hortik ateratako ondorioekin osatu da aurkeztutako txosten, zeina antzerki eragileen esku dagoen orain.

Informazio guztia hemen duzue xehetasun handiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button