ESZENA

Euskarazko antzerkiaren bizitasuna “Ibilki” programan

Ibilki programaren 2021eko edizioak aurrea darrai Ipar Euskal Herrian zehar, euskarazko antzerkiaren bizitasuna eta aniztasuna ezagutarazteko helburuz.

Bihar, ziklo horren barruan Atx teatroak Tomiris egingo du Baionan. Tomiris mendeku zilegiaren gaineko bakarkako ikuskizuna da, eta bere ardatz nagusia biolentzia matxista da, errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen ikusgarria. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia. Formatu tikiko bakarrizketa bat Bilboko antzerki taldeko Iñaki Ziarrusta aktorearekin.

ATX Teatroa 2010ean sortu zan, Bilbon, Iñaki Ziarrustaren eskutik. Taldearen zutaberik nagusienak honakoak dituzue: Distopia edo kakotopia, antiestetikea, eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea.

Baina ATX Teatroa antzerki konpainia baino gehiago da, eta kale- zein areto-ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkiete beste konpainiei, hala nola, aholkularitza tekniko-artistikoa, eszenografia eta attrezzo tailerrak, edota Ikastaro monografiko trinkoak profesional eta amateurrentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button