MUSIKA

“IME16”, talentudun musikari gazteen programa

Gaur hasi eta otsailaren 29ra arte, IME16 talentudun gazte musikariei buruzko zikloa egingo da Iruñeko Civivoxen. Hala, gaur bertan, Laura Szabo & Miguel Angel Ortega arituko dira, 19:30ean. Lehenengoa hungariarra da eta biolontxeloa jotzen du; bigarrena, berriz, Kanariar Irletakoa da eta pianoa jotzen du.

Szabo biolontxelo-jotzailea 2010-2011 ikasturtean Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskolan hasi zen, Biolontxeloko Katedran hasi ere, Natalia Shakhovskaya irakaslearekin 2014ra bitarte eta, harrezkeroztik, Ivan Monighetti irakasle titularrarekin. CEIM eta Albéniz Fundazioaren matrikula-beka  eskuratu du, eta egoitza-beka ere badu Albéniz Fundazioan. 

Ortega piano-jotzaile kanariarra, berriz, 1992az geroztik, piano-irakasle laguntzailea da Reina Sofía Goi-mailako Eskolan, Biolontxelo Katedran.

Asteazkenean, hilak 20, Barañaingo Iñigo Mikeleiz akordeoilariak joko du, 19:30ean, eta ostiralean, hilak 22, Trío Sincronía (Biolina, biolontxeloa eta pianoa) arituko da, 19:30ean.

Egitarau osoa ikusi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button