BESTELAKOAK

Euskararen Interpretazio Zentro berria, Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) berritu du, eta ama hizkuntzen nazioarteko egunaren testuinguruan egin du haren aurkezpena. Zentroak euskararen bizitasuna erakutsiko du, eta “eduki interaktiboen bitartez herritarrei  helarazi nahi die euskarak ekarpena egiten diola aniztasunari, eta euskararen inguruko jakin-mina eta atxikimendua piztu nahi du”.

Bertan, euskara modu atseginean eta irekian ezagutzeko aukera egongo da, eta xedea da bizkaitarrek eta Bizkaira datozen pertsona guztiek euskararen esperientzia bizi ahal izatea zentro berritu eta berritzaile batean. Izan ere, “Euskararen Interpretazio Zentroa, Euskararen Etxean eskaintzen diren gainerako zerbitzuekin batera, nazioarteko erreferentzia da, euskararen esperientziatik abiatuta, hizkuntzak eta haien dibertsitateari balioa emateko estrategia gisa.”

EIZko erakusketa “interakzioz, jokoz eta ikus-entzunezkoz beterik dago, eta euskararen inguruko informazio ugari ematen die bisitariei. Zentroko guneetan besteak beste euskararen ibilbidea azaltzen da; bertaratzen direnei aukera ematen zaie hitzekin eta ahotsekin jolasteko eta hausnartzeko, eta euskararen transmisioari eta aniztasunari balioa ematen zaie. Gainera, etorkizuneko erronkez hausnartzeko aukera ematen da, eta euskal kulturaren oparotasuna eta bikaintasuna agerian jartzen dira.”

Euskararen Interpretazio Zentroa eguneratzeko eta sendotzeko proiektua 2019-2023 Bizkaia Egiten izeneko agintaldiko planaren barruan gauzatu da. Estrategia horretan Bizkaiko Foru Aldundiak lehentasunezkotzat jotzen dituen 120 jarduera biltzen dira helburu jakin batekin: Bizkaia hobea izatea datozen belaunaldietako bizkaitarrentzat.

Zentroari eta bisitei buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.euskararenetxea.eus helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button