IKUS-ENTZUN

Emanaldi bikoitza prestatu du Donostiako Kresala zineklubak

Bi film proiektatuko ditu gaur Donostiako Kresala zineklubak Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera: batetik, Estibalitz Urresolaren  Adri (2013) film laburra; eta bestetik, Pietro Marcellok zuzendutako Bella e perduta (2015). Pelikula laburraren egile Estibaliz Urresolak aurkeztuko du emanaldia.

Kresala zineklubaren arabera, Adri filmak hauxe kontatzen du: “igeriketa entrenamendu gogorrekin urteak eman ondoren, eskualdeko txapelketan parte hartzekotan da Adri. Lehiatzeko bi egunen faltan lehen aldiz hilekoa datorkio”.

Bella e perduta film luzea, berriz, drama fantastiko da: “Morroi batek, Tommaso artzainaren azken nahiak betetzeko asmoz Vesubio Menditik Campaniara doan bidaia bat egingo du, Italian barrena. Bere eginkizuna Carditello errege-jauregian dagoen bufalo-kume bat salbatzea da”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button