IKUS-ENTZUN

Benito Ansola Sarian lanak aurkezteko azken egunak

Lekeitioko Udalarekin eta Euskal Zine Bilerarekin lankidetzan, Euskaltzaleen Topaguneak VII. Benito Ansola Saria antolatu du. Sariaren helburua euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea da. Ekimenean parte hartzeko azken egunak dira hauek, izan ere, urtarrilaren 15era arte egongo da epea zabalik.

Benito Ansola Saria 18 eta 36 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta irabazleak 3.000 euroko ordainsaria izango du proiektua garatu eta gauzatzeko.
Deialdi honetara disziplina ezberdinetako ikus-entzunezko lanen proiektuak aurkeztu daitezke (fikzioa, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak). Lan guztiak originalak izan behar dira, inon argitaratu gabekoak. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean. Beste edozein hizkuntzaren presentzia, ikus-entzunezkoan ondo arrazoitu beharko da.
Aurtengo edizioko epaimahaia Izaskun Urkijo eta Maider Oleaga zinemagileek osatuko dute. Lan guztien artean hiru finalista hautatu eta otsailean egingo den online Pitching saio baten ondoren izendatuko da lan irabazlea.
Ondoren, 2023ko Lekeitioko Euskal Zine bileran proiektuaren aurkezpen bat egingo du sarituak, Benito Ansola sariari eskainitako espazioan.

Benito Ansola sari honi buruzko informazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button