BESTELAKOAK

“Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” topaketa

Urtarrilaren 28an hasita eta maiatzaren 27ra bitartean garatuko da Bilboko Kafe Antzokian Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu izeneko topaketa. Izen ematea zabalik izango da urtarrilaren 27ara arte.

Hileko azken astelehenetan arituko dira solasaldian Idurre Eskisabel Larrañaga, Lorea Agirre Dorronsoro, Saioa Iraola Urkiola, Jaime Altuna Ramirez, Aizpea Otaegi Mitxelena, Itziar Gandarias Goikoetxea eta Amelia Barquin Lopez.

Honela aurkeztu dute aipaturiko topaketa: “Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak.
Bi izate, praktika eta prozesu horiek non gurutzatzen diren, ze ezaugarri partekatzen dituzten, batak bestetik zer ikas lezakeen eta bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaltzen digun mahai gainean jartzea da Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroaren helburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button