MUSIKA

Barneko zauriei aurre egin

Zauria (Bidehuts), Baxi Ubeda (Jupiter Jon, Akauzazte…) eta Gorka Jimenezen proiektu berria da, eta lan homonimoa kaleratu dute biok. Bost urteko lanaren ondoren, proiektu honek zauri indibidualei eta kolektiboei abesten die. Baxiren aspaldiko gitarra melodikoak eta Gorkaren hitz intimoak dira lan horren zutabe nagusiak.

Ezin itxi daitezkeen buru barneko zauriei oihu egin zien Beti Mugan taldeak 90. hamarkadan.  Barneko zauriei modu intimoan aurre egin diete musikari hauek proiektu berri honetan, oihukatuz baino, xuxurlatuz, aspaldiko bi lagunen arteko elkarrizketa balitz bezala.

Diskoa osatzen duten hamabost kantuek barneko zein kanpoko munduaren ikuspegi pertsonala eskaintzen dute. Modu gordinean, ia biluzik.
Abestiak laburrak dira, eta ez dute egitura klasikorik. Bi lagunen arteko aitormen moduko honetan maitasuna eta mina aurkituko ditugu.
Zauri kolektiboarentzat ere badago tokia hemen, minak talde guztiak zeharkatzen baititu. Baina dena ez da iluna, dena ez da min, izan ere samurtasun dosia ere badago.
Abesti koloretsuak, hitz goxoak, eta erritmo epela topatuko dituzue barnean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button