MUSIKA

Eten, Sacco eta Diana Lagarto, Andoaingo gaztetxean

Ostiralean, maiatzak 15, Eten (Sestao), Sacco (Irun) eta Diana Lagarto (Bilbo) taldeek joko dute Andoaingo gaztetxean. Hiru bandek kartel interesgarria osatzen dute.

Eten 1998an eratu zen, eta gitarra eta bateria dira. Biak ala biak eskarmentu handiko musikariak dira, hainbat taldetan jo edo jotzen baitute, tartean, Cordura, Manett edo Le Noise. Laster, hardcore bihurria eta esperimentazioa lotzen dituen Atx! Izenburuko bigarren lan luzea plazaratuko dute.

Sacco, berriz, talde eratu berria da, Irunen. Lisabö herrikideekin lotura zuzena duen taldea da, izan ere, Xabi Zabala (ahots eta baxua) Lisabön aritu da, eta Ander Zabalegi (bateria) Lisabokö Iban Zabalegi bateria-jotzailearen anaia da. Hirukotea, Borja Toval gitarra-jotzailearekin osatzen da. Iazko Durangoko Azokan estreinako lan sendoa plazaratu zuten.

Azkenik, Diana Lagarto-ko taldekideak hainbat taldetan aritutako musikariek abiatutako egitasmo berria da: “Inserta taldearen azken kontzertuak ematen ari ginela sortu zen ideia. Taldeko hiru kidek elkarrekin jotzen jarraitzeko asmoa genuen eta hilabete batzuk atseden hartu ostean lokalera bueltatu ginen. Helburua zerbait berri egitea zen eta ahal izanez gero jende berriarekin. Handik gutxira Caba abeslaria batu zitzaigun”. Post-hardcore estilo proposamena bilbotarrena. “Noise-rock, screamo, punk, crust, rocking-hc, math-rock, hardcore topatuko dira”. Iaz, disko homonimoa kaleratu zuten. Honatx nontzeberrik taldeari egin zion elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button