ESZENA

“Tontolapiko Eguna”, Durangon

Durangoko Udalak, San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia konpainiak Tontolapiko Eguna ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute, eta apirilaren 7an egingo da.

Egun hauetan Durangon egon ohi den klown espiritu klasikoa bizirik mantendu nahi dute, herritarrei umorezko ikuskizunak eskainiz. Izan ere, aurten eskaintza handitu egingo da, adin guztietarako eta doan egingo diren zazpi ikuskizunekin. Horien artean, Los Galindos konpainia kataluniar mitikoak eskainiko duen MDR ikuskizuna nabarmentzen da.

Beste ikuskizunak honako hauek dituzue: Adrián Conderen La Petite Caravane (Asturias); Parena Konpainiaren Siroko (Nafarroa); La Nordika taldearen Cándido (Andaluzia); Tontolapiko Kabareta, Klown kabaretaren 3 pieza labur: Bea Egizabal (Gipuzkoa), Badut Taldea (Gipuzkoa) eta Noche Dieguez (Aragoi).

Bestelako xehetasunak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button