ARTEA

Zientzia eta naturari lotutako prestakuntza artistikoa

Artea, zientzia eta sormen prozesuak gustuko dituztenei zuzenduak, Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko udako egoitzak antolatu dituzte. Bertan, Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek hausnarketak eta egiteko moduak bateratuko dituzte, eta parte-hartzaile bakoitzaren prozesuekin ere arituko dira, arte-sorkuntzako teknikak partekatuz.

Egoitza horietan parte hartuko duten adituak, honako hauek dituzue: Juan Barbé (papergintzako maisua Tolosako paper-ingeniarien eskolan. Katalunia eta Villabonako papergintzan lan egiten du), Eduardo Arreseigor (marrazketa artistikoan espezializatuta), Oscar Alegria (zinemagilea), Assumpció Vilaseca Viladrich (arkitektura proiektuak garatzen ari da, gaur egun bere jarduera Bioeraikuntza eta osasuna habitatean eta eraikinetan oinarritzen da), Carmiña Dovale (arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako doktorea), Juan Kruz Igerabide (idazlea), eta Nagore Legarreta (argazkilaria. 2009an argazkilaritza bere burua adierazteko ibilgailu gisa deskubritu zuen eta estenopeikoen teknika lantzen hasi zen)

Astebeteko hiru egonaldi desberdin proposatzen dira, hiru adituren bisitaz osatuta. Izena emateko epea ekainaren 15era arte izango duzue zabalik.

Informazio guztia Ur Mara museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button