IKUS-ENTZUN

“Euskal Zinema Berria”, Montehermoson erakusgai

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egoera zein den aztertuko da gaur berton, azaroak 19, Gasteizko Montehermoson, Euskal Zinema Berria lemapean. Saio honetan euskal zinemagileen belaunaldi berri bat bilduko da, eta horiexek lehen aldiz erakutsiko dituzte Gasteizen beren lanak, zinema garaikidea ulertzeko duten modua konpartitzeko xedez.

Programazioak pantailaratuko dituen lanak, honakoak dituzue: Ancora Lucciole (María Elorza). “1972an, Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzi zuen bere artikulu ezagunenetako batean. Hilabete gutxiren buruan, hil egin zuten. Orduz geroztik, ipurtargiek desagertzen jarraitu dute. Baina oraindik bada gogoratzen dituenik”; La Ciutat Interior (Iso Luengo, Jorge Moneo Quintana, Andrea Ballesteros i Beato).  “Izan al daiteke lantokia hausnarketa, meditazioa edo afektuetarako espazioa? Atezainek igarobideko lekuetan egiten dute lan, beti zaindari, beti arta emateko prest.”; Zain (Pello Gutierrez). “Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea, daraman bidea…”; eta Kafenio Kastello (Miguel Angel Jimenez). “Atenasko erdigunea. Krisialdian dagoen mundu batek eta suntsipenak inguratuta egonik, denak amaierara daramatzala dirudi, baina talde txiki bateko pertsonaiek aurre egiten diote egoera horri”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button