IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bileran izena emateko epea zabalik

Euskal Zine Bileraren 47. edizioa urriaren 17tik 20ra ospatuko da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabalik duzue uztailaren 30era arte.

Lekeitioko jaialdiak euskara eta zinema batzen ditu eta horrexegatik, euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da, “oso harro gaude urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin. Zine berria egin eta istorio berriak kontatu nahi dizkiguten sortzaileetara heltzea du helburu gure jaialdiak. Urte bat gehiago, euskal ikus-entzunezkoen sorrera bultzatzeko lan egingo du Sail Ofizialeko Lehiaketak, hainbat sari ezberdinduz. Ohikoak diren Zuzendaritza, Gidoi eta Film Onenaren sariez gain, Benito Ansola saria (24 urte baino gutxiago duten zinegileen lanak saritzen dituena eta hurrengo urteko lehiaketarako akzesita ematen duena) eta Ikuslearen saria (zuzenean ikusleek aukeratzen dutena) ere izango ditugu aurten.”

Aurtengo oinarrien arabera, jasotako lan guztien artetik aurre-aukeraketa bat egingo da eta, hortik, 20 film laburrek osatuko dute Sail Ofizialeko Lehiaketa.

Gogoan hartu, lanak aurkezteko epea uztailaren 30era bitartean egongo da zabalik eta lehiaketaren oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button