IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bileran izena emateko epea zabalik

Euskal Zine Bileraren 46 edizioa izango da aurtengoa, urriaren 19tik 22ra, eta euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak izena emateko epea zabaldu du uztailaren 31ra bitartean.

“Zinea lekuko bat bezala ulertzen dugu, eskutik eskura bidaiatzen duena. Istorio bat, belarritik belarrira kontatzen doana eta aho bakoitzean desberdin bilakatzen dena. Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain.”

EZBko lehiaketa, euskaraz sorturiko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Aurkezten diren lanen artean 20 inguru izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketak film onenaren saria banatuko du: 3.000 €

“46. Euskal Zine Bilerak aurrerapausoak ematen jarraituko du euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako noski, film sortzaile, artista eta zinegile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango denez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!”

Lanak bidaltzeko oinarriak zinebilera.eus webgunean dituzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button