IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilerak sariak banatu ditu

Azaroaren 23tik 26era bitartean ospatu den aurtengo Euskal Zine Bilerako lehiaketan 19 film izan dira parte hartu dutenak. Genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi ahal izan dira jaialdian eta istorio ikusgarri eta interesgarriez gozatzeko aukera egon da.

Sariak honakoak izan dira:  Film onenaren saria (Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra) Bego Vicarioren Ehiza pelikularentzat izan da. Epaileek nabarmendu dutenez, “proposamen ausarta eta animazio lan ikusgarria da, rotoskopia teknika maisuki erabiltzen duena eta film osoan zehar erritmoa bikaina mantentzen duena”.
Zuzendaritza onenaren saria Aitor Mendilibar eta Ibon Goikoren Irten barrura filmarentzat izan da. Epaileek nabarmendu duten bezala, “begirada berezi eta erakargarria aurkezten duen filma da”.
Gidoi onenaren saria, Imanol G. Gurrutxagaren Nigandik lanarentzat izan da. “Isiltasun eta begiradekin errealitate garden bat aurkezten duen filmak naturaltasun handiz familia arteko harremanak adierazten dituela” azpimarratu dute epaileek. Lan horrek EITB Ikusleen saria ere eskuratu du.
Aipamen berezia Ekain Albiteren Haizearen egia filmarentzat izan da, “saharar eta euskal kulturaren arteko talka hain ondo azaltzeagatik”.

Euskal Zine Bilerak irabazleak ez ezik, partaide guztiak ere zoriondu nahi izan ditu, haien lanetan erakutsitako trebezia eta originaltasunagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button