IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilerak online izaera hartuko du aurten

Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa ospatuko du egunotan, azaroaren 21etik 29ra bitartean. Pandemiak ezarritako osasun neurriak direla eta, ez da ohiko formatuan egingo, eta berrikuntza asko izango ditu jaialdiak, nabarmenena online izaera. Horren esan nahi du jaialdi osoa zinebilera.eus  orrialdean izango duzuela ikusgai.

Azaroak 21ean abiatuko da jaialdia, 19:0etan, Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan antolatu den Hil Kanpaiak filmarekin.  Eta bigarren egunean, Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan ospatzen den ikus-entzunezko lehiaketaren laburmetraiak aurkeztuko dira. Lehiaketa honetako parte-hartzaileek antolakuntzak emandako gai eta ezaugarri batzuk txertatuz 36 ordutan laburmetraia baten idea, gidoia, grabaketa eta muntaketa landu behar izan dute. Ekoizpen guztiak ikusiko dira eta sari banaketa ere egongo da.

Datorren asteko programazioan denetarik izango da: Zinegoak jaialdiren proiekzioak, Alex Txikonen Mendi Biluza filma, hitzaldiak eta makina bat proiekzio.

Horretaz guztiaz gehiago jakin nahi izanez gero, Euskal Zine Bilerak prest du programazioa.

Gogoratu, jaialdi osoa ordenagailu edo mugikorretan ikusi ahalko duzue etxetik irten gabe. Sartu zinebilera.eus orrialdean eta gozatu euskal zinemaz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu