MUSIKA

Euskal soinuak eta erritmo beltzak Baionan

Kultura euskalduna eta afroamerikarra uztartzeko asmoa abiatu zuten iaz Baionan Black & Basque jaialdia. 
Christian Borde Moustic disko jartzailea eta aktibista da ekimenaren sustatzaile nagusia. Aurten bigarren edizioa egingo dute irailaren 7an, 8an eta 9an, Baionako La Poterne izeneko zelaietan.

Aurten Akhenaton Rap taldeko kantaria I Am taldearen laguntzarekin arituko da. Horretaz gainera, Clorine Free, Nicolas Repac, Gasteiz Big Band, Sandra Nkak, Manu Dibango eta Oreka TX nabarmenduko dira, besteak beste.

Estreinako edizioan parte hartu zuten zenbait artista ere izango dira aurten, hala nola, Angelique Kidjo eta Laurent Garnier. Hortaz, soul, funk, jazz eta rap doinu beltzak entzun ahalko dira, besteak beste, baina baita txalaparta hotsak ere.

Musikaz gain, bestelako adierazpide batzuek ere bere tokia izango dute Black & Basque jaialdian, tartean, argazkilaritzak, zineak eta literaturak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button