BESTELAKOAK

Emakumearen egunaren kartel lehiaketa, Andoianen

Andoaingo Udalak Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna – 2014 iragartzeko kartel lehiaketa abiatu du; bertan, 16 urtetik gorako Andoain, Aduna, Asteasu, Billabona, Larraul eta Zizurkileko norbanakoek parte har dezakete.

Lanak otsailaren 5ean aurkeztu behar dira, Andoiango Bastero Kulturgunean, eta sari bakarra izango da: 300 eurokoa.

Basterok bidalitako oharrean jasotzen denez, “65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta marrazkia neurri hauetan edo hauen proportzioan aurkeztu beharko da. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: Martxoak 8 – EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.ANDOAIN 2014. Koloretan eginda aurkeztuko dira lanak”.

Andoaingo Udalak, halaber, Inauterietako Argazki Lehiaketa ere abiatu du. Ekimena herrikoa da, eta bertan parte hartu ahal izango dute 14 urtetik gorako lagunek, Andoainen bizi, ikasi ala lan eginez gero. Lanak aurkezteko epea, martxoaren 7an, Bastero Kulturgunean; saria bakarra: 250 euro.

Bi lehiaketekin lotuta informazio guztia Basteroren blogean edo Andoaingo Udalaren webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button