Larunbat honetan, apirilak 29, Bilboko BBK Aretoak Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketaren lehenengo edizioa izango da. Txapelketa lehen aldiz antolatuko da Bilbon.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak antolatuta, txapelketa 11:00etan hasiko da, eta bertan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerri desberdinetatik etorritako 22 bakarlari (16 urtera artekoak) arituko dira. Txapelketa 14:30ak arte luzatuko da, ordu horretan ekingo zaio sari-banaketari.
Sari-banaketa interpretazio guztiak amaitu ondoren eta epaimahaiak (Maite Sagastibeltza, Iker Larrauri eta Maite Lomas) erabakia hartu ondoren egingo da. Egindako burutzapena, interpretazioa, soinuaren kalitatea, obraren zailtasuna eta emanaldia hartuko dira kontuan.
Sari piloa izango dira parte hartzaile guztientzat.