IKUS-ENTZUN

Bilbao Mendi Film Festivalaren “Mendi Short” lehiaketa

Mendia gustuko baduzue eta zuen esperientziak film batean bildu badituzue, azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dituzue lan horiek Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren barruan. Aurtengoa 4. edizioa izango da.

Festibalak bultzatzen duen lehiaketa hau nazioarte mailakoa da eta bideo-sortzaile amateurrentzat antolatzen da. Bertan, mendiarekin lotutako gaiak (alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnogra?a…) jorratzen dituzten ?lmek parte hartu ahal izango dute.
Lanek bost minutuko iraupena izango dute gehienez, eta aurten sortuak izan behar dute.

Betiko lez, lanik onena Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. Edizioaren barruan (abenduak 8-17) proiektatuko da.

Araudi orokorra jakin nahi baduzue, hona hemen baldintza guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button