LITERATURA

Euskal literaturaren aukera berriak

Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunak koordinatuta eta Laida Ikerketa Taldeak eginda, Insulak, munduko literatur hispanismoaren aldizkari hedatuenak, monografiko bat eskaini dio euskal literatura garaikideari uztaileko alean.

Harri eta berri: nuevos horizontes de la Literatura Vasca monografikoa lau zatitan antolatuta dago. Horrela, “euskararen, galegoaren eta katalanaren arteko itzulpenak aztertzen dira literatur sistema bakoitzean. Aukera  berri horiek zein erakundetan sostengatu eta hazi diren ere aztertzen da. Era berean, XXI. mendearen hasieratik ezagutzera ematen ari diren idazleen promozio berria alderatu dute. Monografikoa, amaitzeko, gaur egungo euskal literatur sisteman interes argia erakusten duten hiru esparrutan zentratzen da: emakumearen idazketa, gerra zibilari buruzko literatura, eta haur eta gazte literatura, gai horiei buruzko ikasketa iberikoen testuinguruan kokatuz”.

Aldizkarian Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia idazleengan, eta 2004az geroztik ezagutzera ematen ari diren idazleen promozio berri (Harkaitz Cano, Kirmen Uribe eta Eider Rodriguez, besteak beste) batean jarri nahi izan dute arreta.

Aldizkariak, halaber, Literatur Sari Nazionalak eta Kritika Sariak, edo Ameriketako Estatu Batuetako Irakaskuntza Zentro eta Ikasketa Hispaniko edo Iberikoen sailak eta Etxepare Institutuak izan duten eginkizuna euskal hizkuntza eta kulturan aztertu nahi izan da, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu