LITERATURA

Euskal literatura Madrilen entzungai

Madrilen, egunotan hasita, Eñe Jaialdia garatuko da, eta azaroaren 27ra bitartean, euskal literatura entzungai izango da bertan, Etxepare Euskal Institutuari esker. Bernardo Atxaga komisariorekin batera, hainbat idazlek parte hartuko dute jaialdian.

Datozen egunotan euskara eta euskal literatura entzungo da Madrilen, horretarako propio antolatu diren irakurketa musikatu eta mahai inguruen bidez.

Larunbatean izango da ekitaldirik potoloena bertako Circulo de Bella Artes izenekoan. Hala, azaroaren 19an, 17:30ean, Uxue Apaolaza eta Fermin Etxegoien autoreak bilduko dira, bakoitzak bere barruko munduaren eta literaturaren magiara hurbiltzeko moduen ikuspegia partekatzeko, Nacho Fernandez Rocafortek moderatutako ekitaldian.

Horren ostean, 19:00etan, Leire Bilbaok, Juanra Madariagak eta Bernardo Atxagak beren poemak irakurriko dituzte, “dramatikotik umorera mugitzen diren erregistro askotarikoetan”. Azkenik, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Paradisua eta katuak izeneko musika eta poesia ikuskizuna egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button