LITERATURA

Euskal Literatura Garaikidea hizpide

Gaur, ekainaren 27an, Manchesterreko Cervantes Institutuak online antolatu duen elkarrizketa zikloaren barruan, Bernardo Atxagak Euskal Literatura Garaikidea aztertuko du. Topaketa online izango da. Zikloko antolatzailea Gorka Mercero donostiarra da, eta bi saio gehiago programatu dira aurten: azaroaren 10ean, Harkaitz Canorekin, eta 2023ko otsailaren 15ean, Iban Zalduarekin.

Zikloa joan den udazkenetik dago abian, Gorka Mercerok berak Beatriz Chivite nafar poeta gazteari elkarrizketa egin zion online. Eta zikloaren arrakasta ikusita, bestelako solaskideekin antzeko saioak egitea bururatu zaie, eta hala egingo dute.

Gorka Mercero Altzugarai 1969an jaio zen Donostian. Euskal Filologian Lizentziatua da UPV-EHUn. Doktorea Euskal Literaturan 2012an UPV-EHUn. Tesiaren izenburua honako hau izan zen: Oroimena eta postmodernismoa euskal nobelagintza garaikidean: errealitatea, nitasuna eta nazioaren auziak. Gaur egun University of Liverpooleko Euskal Gaietako irakasle titularra da. Beste aldetik, Gorka Merceroren Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera izeneko lanak, 2015eko Santi Onaindia Bekaren barruan, Amorebieta-Etxanoko Udalak XIV. edizioaren proiektu irabazle aukeratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button