BESTELAKOAK

“Party & Borroka” liburuaren aurkezpena, Zarautzen

Ion Andoni del Amok idatzitako Party & Borroka liburua aurkeztuko dute ostegunean Zarautzen, Putzuzulo gaztetxean, 19:00etatik aurrera.

Txalaparta argitaletxeak plazaratutako saiakerak 1980ko hamarkadaren ostean Euskal Herrian garatutako musiken inguruko gogoeta biltzen ditu.

Txalapartaren arabera, “harrezkeroztik, indartsu sortu dira bestelako korronte musikal, estilo, tribu eta identitateak, zeinak 1980ko urteetako mugimen punkzaleak estali dituen, 1980ko hamarkadako eztanda horrek oraindik irauten baitu hainbat gune politikoetan eta jai-giroetan”.

Halere, euskarriak irauli egin dira, eta kontzertuen formatuak ere goitik behera aldatu dira. “Atzean utzi ditugu kaseteak, Youtuberi edo Spotifyru lekua uzteko; kantaldietatik festi-etara pasatu gara, Mikel Laboatik Eskorbutora, La Pollatik Las Tea Party-ra”. Bada, Ion Andoni del Amoren kronikak gai horiek jorratzen ditu, modu atseginean, “eleberri baten antzera irakurtzen baita”.

Ion Andoni Durangon jaio zen 1974an, ingeniaria da Telekomunikazioen alorrean, bai eta soziologoa ere. Egun, irakasle dihardu EHU/UPVn. NOR ikerketa-taldeko kide ere bada.

Informazio gehiago: txalaparta.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button