BESTELAKOAK

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi. II. jardunaldia hil honetan abiatuko da (urriaren 23an) Senperen.

“2018ko urrian ehun lagunetik gora bildu ginen Azpeitian Sormenean Hezi, Kulturan bizi I. jardunaldian. Jardunaldiok antolatzeko abiapuntua argia zen: euskal kulturgintzaren transmisioan ( ezagutzan eta praktikan) etena eman da. Ondorioz euskal kulturgintzaren transmisioa ez dago bermatuta hezkuntza arautuan, hezkuntza ez-arautuan eta familia edo etxe giroan”.

Abiapuntu eta helburu berberekin antolatu dituzte 2021eko urrian eta azaroan burutuko diren II. jardunaldiok. Honako data eta tokietan burutuko dira: urriaren 23an, Senperen (Larraldea); azaroaren 6an, Laudion (Aiaraldea Ekintzen Faktoria); 13an, Lesakan (Harriondoa); eta 20an, Azpeitian (Elikagunea).

Euskal kulturgintzaren transmisioaren egungo egoera ardatz hartuta, honako galderak planteatuko dira: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?

Jardunaldion gaineko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button