BERTSOTAN

Bertxoko Sariketa 2010 azaroan abiatuko dute

Bertxoko sariketa bizia da, ariketa bereziekin, parte-hartzaile gazte eta jatorri ezberdinetakoekin (18-25 adin-tartekoak izan behar dute). Saio guztiak afari osteko formatuan izateak ere freskotasunean irabazteko balio dio.

Aurtengo Bertxoko Sariketa hiru saio iango dira. Lehenegoa azaroaren 5ean izango da Ozaetako txokoan. Idoia Enbeitak gidatuko du eta bertsolariak honako hauek izango dira: Jone Uria (Algorta), Odei Barroso (Urruña), Unai Gaztelumendi (Añorga), Kristiñe Txoperena (Hendaia), Ainhoa Comas (Laudio) eta Ekaitz Samaniego (Gasteiz).

Azaroaren 12, berriz, sariketa Laudioko Basalarrina elkartean izango da. Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iker Agirre (Aramaio), Aimar Karrika (Auritz), etaIzar Mendiguren (Laudio) izango dira norgehiagoka arituko diren bertsolari gazteak. Olatz Bayer aurkezle lanetan arituko da.

Hirugarren eta azken saioa, azaroaren 18an egingo dute Gasteizen, Errexala elkartean izango da. Saioan Miren Amuriza (Berriz), Asier Azpiroz (Zubieta), Mikel Artola (Alegia), Iñaki Aleman (Irurita), Gillen Hiribarren (Itsasu) eta Ander Solozabal (Gasteiz) bertsolariek parte hartuko dute eta ekitaldia Beñat Goitiak zuzenduko du.

Hiru saio horietako lehenengo biak finalera igaroko dira. Finala Trebiñoko sagardotegian egingo dute azaroaren 26an Manex Agirreren gidaritzapean.

Arabako Bertsozale Elkartea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button