ARTEA

Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Bitamine Faktoriak, mugaz gaindiko sormen eta kultura-ekoizpen lantegiak, San Telmo Museoaren, Mondragon Unibertsitatearen, Aranzadi Zientzia Elkartearen, Ibili enpresaren eta Rafa Gorrotxategi txokolategilearen laguntzarekin antolatu du HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa. Aurtengoa 4. Edizioa izango da eta txokolate-ontzia objektuaren gainean ardaztu da. Lanak aurkezteko aukera apirilaren 26ra bitarte izango da.

Lehiaketa honek euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzea du helburu. Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen zaie parte-hartzaileei, gure historiarekin lotura berriak sortu eta diseinu alorrean ikerketa ildo berriak zabaltzeko.

Aurreko edizioetan taloaskea, kutxa eta zizeilua izan ziren aukeratutako objektuak, eta aurtengo edizioan txokolate-ontzia da, txokolatea prestatzeko erabiltzen zen sukaldeko tresna.

HAU lehiaketa diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionalei edo kolektiboei zuzenduta dago (industria- eta produktu-diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.).

Ekainean proiektu sarituaz eta diseinu nabarmenez osatutako erakusketa San Telmo Museoan antolatuko da.

Xehetasun gehiago Bitamine Faktoriak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button