ESZENA

“It´s going to get worse and worse and worse, my friend”

Belgikatik Lisbeth Gruwez dantzari ikaragarria etorriko da larunbat honetan Bilboko La Fundicion aretora,  It´s going to get worse and worse and worse, my friend lanarekin.

Hitzaren indarra. Mintzaldi batek liluratzen ditu entzuleak, baina hitz egiten duena bera ere trantze-egoerara sartzen da sarri. Hitz egitea, hitzen korrontean, egoera obsesiboan eta estasian galtzen den unea da.
It’s going to get worse and worse and worse, my friend dantzaldian Lisbeth Gruwez-ek trantze-egoera hori, hitzezko estasi hori dantzatzen du. Prozesurako, Jimmy Swaggart tele-ebanjelari ultra kontserbadore amerikarraren mintzaldien atalak erabili ditu: hasieran hizkera adiskidetsua da, baketsua, baina mintzaldia aurrera doan heinean konbentzitzeko gogo hertsagarria agertuz eta gero eta amorru handiagoan eta etsituagoan bihurtuz doa; eta azkenean bere izaera sakonagoa uzten du agerian: biolentzia.

Lisbeth Gruwez-ek hasieratik bukaeraraino harrapatzen duen pieza honekin bere dohaina erakusten du berriz.


 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button