
Bartzelonako Euskal Etxeak ondu duen Euskal Herria Sona 2011 musika egitarauak euskal musikaren ordezkari nagusiak hartuko ditu bihartik abenduaren 15era bitartean.
Hain zuzen ere, Ken Zazpi pop-rock talde bizkaitarraren emanaldiak irekiko du programa bihar, urriak 29. Kontzertua 22:00etan hasiko da Centre Artesà Tradicionarius de Gràcia-n. Astelehenean, hilak 31, Zea Mays rock bandaren txanda izango da. Laukote bizkaitarrak Razzmatazz 3 aretoan joko du, 22:00etan.
Gorago aipatu denez, egitaraua abenduaren 15ean amaituko da. Egun horretan Kepa Junkerak eta Rolando Lunak folk emanaldia egingo dute.
Tartean, Euskal Herriko musika talde eta artista garrantzitsuenak izango dira Bartzelonan, hala nola, Atom Rhumba eta Willis Drummond; Mikel Markez eta Erramun Martikorena; Vendetta; Joseba Irazoki; Gora Japon; Xabi Aburruzaga; Anari; Oreka Tx, Kukai eta Amaren Alabak; Peachy Joke eta Ratafia.
Euskal Herria Sona 2011 musika egitarauren xehetasun guztiak hemen.