BESTELAKOAK

Musika-Música Jaialdiak Errusiako musikarekin bat eginez

Errusiako Distira izenburuarekin antolatu du jaialdia Bilbao 700 Fundazioak martxoaren 2an, 3an eta 4an. Aurten hamaikagarren edizioa izango da.

Egitarauak, 69 kontzertu bildu ditu Euskalduna Jauregian. Eta hala, bertan egongo dira ospe handiko artistak, hainbat konpositoreren lanak jotzeko: Glinka, Borodin, Balakirev, Mussorgski, Txaikovski, Rimski-Korsakov, Skriabin, Rachmaninov. Hauez gaina, aurten, kontserbatorio eta musika-eskoletako ia 1.000 ikaslek partekatuko dute programa musikaren figura handiekin.

Hamar edizioren ondoren, jaialdiak ez du aldatu bere helburua: musika klasikoa zabaltzea eta herritar guztiengana eramatea. Jaialdiak programazio zabala, maila handiko musikariak eta denen esku dauden prezioak dauzka. Horrela, bada, jaialdi hau ezinbesteko hitzordua da entzule melomanoentzat eta musika klasikoa lehen aldiz entzutera datozenentzat.

Musika-Musica-k badauzka beste osagarri batzuk, musika klasikoaren festa handia izateko: artistak diskoak sinatzea, entzuleak kontzertu-aretoen artean ibiltzea eta lasai hitz egin ahal izatea, eta kontserbatorioen eta musika-eskolen emanaldi irekiak

Kontzertuetako orduak eta beste informazio osagarria hemen biltzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button