MUSIKA

Amorante kantariaren emankizunak

Amorantek (Iban Urizar Ondarza) kontzertua emango du bere jaioterrian, Elgoibarren hain zuzen, bihar, Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera. Musikariarentzat emanaldi berezia izango da: “Norberaren herrian jotzeak suposatzen duena kontutan edukita, gogotsu eta urduri nago”.

Kontzertu horretan, gainera, laster argitaratuko duen binilozko singlean jasoko diren kantuak entzun ahalko dira. Bi abestiok hauexek izango dira: rumba oihartzunak haizatzen dituen Brueghel zarra eta Joxe Mari Iparragirreren Manuela kantuaren bertsioa.

Amorantek, halaber, otsailean egingo dituen emanaldien datak ere iragarri ditu: 1ean, Leioako Kultur Maratila egitarauaren baitan; 9an, Arrasateko gaztetxean; 17an, Gernikako Trinkete Antitxokoan, Alvaro Barriusorekin batera; eta, azkenik, 19an, Zaragozan, Anarirekin.

Amorantek, iaz, bost kantuko lehen lana ondu zuen, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal bildu zituen, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea zuen. Oraingoan, berriz, biniloaren aldeko hautua egin du, baina orain ere iraupen laburreko grabazioa lehenetsiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button