BESTELAKOAK

Euskal Herriko gazteentzat “Bziber” lehiaketa martxan

Bziber TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko lehen lehiaketa da. Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lankidetzan antolatutako lehenengo eta bigarren edizioek harrera ona izan zutela ikusirik, lehiaketa berriro martxan jarri da apirilaren 12ra bitartean. Hala, Aste Santuko oporraldian Edurne Azkarate aktoreak lau erronka botako dizkie gazteei TikTok sarean burutzeko.

Ekimenaren helburua “gazteek biziki erabiltzen dituzten sareetan euskarazko edukiak sortzea du helburu, baita erreferente euskaldunak indartzea ere”.

Aurtengo ekitaldian euskaraz dakien 11 eta 16 urte bitarteko gazte orok parte hartuko ahalko dute, jatorria edozein delarik ere. Parte hartzeko Bziber Lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak (@bziber_lehiaketa) jarraitu eta erronkak igotzearekin nahikoa da. Gazteek teknologiarekin lotutako sarien zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Diogun bezala, Edurne Azkarate gidariak TikTok sarean lau erronka botako dizkie gazteei, proba horiek gaindi ditzaten, nahi duten moduan. Edurnerekin batera, gazteentzako erreferente diren hainbat lagun eta tiktoker arituko dira probak zabaltzen sareetan, tartean, Euskadi Gazteako kideak, Kai Nakai, bai eta @elemelonsv eta @libebeitia tiktoker-ak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button