BERTSOTAN

Euskal Herriko Eskolarteko Finalak badu txapelduna

Ekainaren 15an jokatu da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan. Ekimenak, betiko legez, bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematea du helburu, eta bere 36. edizioaren barruan, 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko gazteak elkartu dira..

11 bertsolari gazte kantuan egiteko prest. Gipuzkoan June Aiestaran eta Joanes Azpillaga sailkatu ziren. Nafarroako eskolartekoa maiatza hasieran egin zen Iruñeko Laban eta bertan Kattin Madariagak eta Kattalin Lizarragak eskuratu zuten Arantzan kantatzeko txartela. Arabako bi ordezkariak Aramaion jokatutako finaletik atera ziren: Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia. Bizkaiko Eskolarteko finala maiatza bukaeran egin zen Arrigorriagan, Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga sailkatu ziren. Lapurdiko ordezkariak Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua izan dira, eta Baxenabarrekoa berriz Nahia Etcheverry.

Bada, horietatik Haira Aizpurua izan da onena, eta berak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa. Jose Luis Sukiak jantzi dio txapela Haira Aizpuruari.

Nahia Etcheverry txapeldunorde izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button