MUSIKA

Sonic Youth taldeko Lee Ranaldok Bilbon joko du

Sonic Youth banda ezaguneko gitarra jotzailea den Lee Ranaldo eta bere banda Bilboko Kafe Antzokian izango da bihar, apirilak 25, iaz bakarka plazaratu zuen Between the times and the tides izenburuko diskoa aurkezteko.

 Ranaldo ez da Kafe Antzokiko agertokian izango den Sonic Youtheko taldekide bakarra. Izan ere, gitarra jotzailearekin batera Steve Shelley bateria jotzaile sonikoa ere izango da. Alan Licht (gitarra) eta Tim Luntzel (baxua) musikariek osatuko dute Lee Ranaldo Band.

Ranaldoren jatorrizko taldeak etenaldi bat egin duela baliatuta, Thurston Moore eta Kim Gordon taldekideen banaketa tarteko, gitarra jotzaileak abangoardiako soinuak baztertu, eta eragin klasikoekin jantziriko lan biribila plazaratu du. Grabazio horretako kantuak izango dira Bilboko Kafe Antzokian egingo duen emanaldiaren muina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button