ARTEA

Oteizari buruzko erakusketa zabalduko da Bilbon

Jorge Oteiza eskulturoeak Bilbon inoiz izan duen erakusketarik handiena paratu dute Michel Mejuto galerian. Orotara 20 lan izango dira ikusgai otsailaren 1etik martxoaren 27a bitarte, 18 eskultura eta 2 marrazki, hain zuzen. Aurten, gainera, artistaren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzen da.

Obrak Bizkaia, Gipuzkoa eta Madrilekoak dira, eta askotarikoak dira, hala nola, kutxa hutsak eta metafisikoak, bai eta alabastroz eta berunez eginiko piezak. Horretaz gainera, Arantzazuko apostolutzaren gaineko ikerketa bat ere izango da.

Pieza guztiak Jorge Oteiza fundazioak katalogaturikoak dira, Oteizaren aditu handiena den Txomin Badiolak zerrendaturikoak, hain zuzen.

Hilabete batzuk barru, Jorge Oteizaren obra osoa bilduko duen katalogoa argitaratuko da, eta lan hori Badiolak berak eta aipaturiko fundazioak egin dute. Bertan, pieza bakoitzaren datuak eta kopia kopurua jasoko dira.

Erakusketa aukera paregabea da abangoardiako euskal artista baten lanaz gozatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button