Funtzio guztiak asteazkenetan edo ostegunetan eskainiko dira, 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Bertako antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, Zirkuitua-k, Bilbok duen kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, izan ere, antzerki emanaldiak, beste eszena eskaintzak heltzen ez diren hiriko auzoetan eskainiko baitira.
Hala, gaur bertan La más fuerte (Justi Larrinaga konpainia) antzezlana ikus daiteke Otxarkoagako Udaltegian 19:30ean, eta hilaren 25ean berriz, Cuerpos de barro (Luna Llena konpainia) San Frantziskoko Udaltegian 19:30ean.
MBN Comunicación-ek bidalira



