MUSIKA

Getxoko 31. Aste Korala gaurtik

Gaur, urriak 26, Getxoko 31. Aste Korala hasiko da. Ostiralera arte, Alemaniako, Ukrainiako eta Erresuma Batuko taldeak jardungo dira Algortako El Redentor elizan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta, ohi bezala, sarrerak doakoak izango dira.

Aste Koralarera doazen entzuleek konposizio klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijio musikaz gozatzeko aukera izango dute. Aniztasunaz gain, gonbidatutako taldeen kalitatea eta nabarmentzekoa da.
Gaur, Wolfrashauser haur-abestatza arituko da. Talde alemaniar honek 6 eta 16 urteko 40 ume biltzen ditu eta 1989. urtean sortu zen. Ostegunean, Oreya ahots mistoen abesbatza arituko da. Ukrainiar talde ospetsu honen jarduera 1990ean hasi zen eta 30 bat sari lortu du mundu osoko abesbatza lehiaketatan.

Azkenik, ostiraleko saioan, Songmen ahots-baxuen seikote britainiarraz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Nahiz eta lau urteko jarduera baino ez izan, ospe handia lortu dute “a cappella” taldeen artean, Erresuma Batuko agertokietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button