IKUS-ENTZUN

Euskal film laburrak, Kresala zineklubean

2018an, Euskal Herrian ekoitzitako askotariko sei film labur pantailaratuko ditu gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba aretoan, 19:30ean, Aste Laburrena lelopean.

Kresalaren arabera, “otsailarekin bukatzeko, azken urtean euskal herrian ekoitzi diren film laburren aukeraketa bat dakargu. Bertan genero eta estilo desberdineko lanak ikusi ahal izango ditugu, sei zuzendariren azken lanak sakonago ezagutzeko, gainera bertaratu egingo zaizkigu.

Hauexek dira sei film horiek: Ezusteko Talka (Imanol G. Gurrutxaga), Asfixia (Leire Egaña), Gertatu Izan Balitz? (Khuruts Begoña), Erroak (Ane Zuazubiskar), Lekaime (Xanti Rodriguez) eta Ainhoa (Ivan Sáinz-Pardo).

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button