ARTEA

Huarte Zentroak hainbat tailerretarako deialdiak ireki ditu

Totemak Kalera! ekimenerako da lehena. Bertan, Zuzeneko musika eta bideoa lantegia eskainiko du Peru Galbetek uztailaren 25 eta 26an, eta bertan izena emateko aukera zabalik dago uztailaren 24ra arte. Lantegi honetan, zuzeneko musika (edo soinua) eta bideoa (edo irudiak) modu praktikoan jorratuko dira,  gaiak partaideen interesaren araberakoak izanik: musika instrumentuak (ahotsa barne), looperra (audio bukleak egiteko tresna), zuzeneko bideo proiekzioak, soinua eta ikusizkoaren esperimentazioa…

Zabalik dagoen beste deialdi bat, denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten, artistak egoitzan hartzen dituen Zeharkako Estetikak | Fikziozko ekosistemak izango da. Ekimen honek,  artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa du xede, beste zentro, erakunde eta jaialdi batzuekin lankidetzan egiten dena. Datorren ikasturtean zehar garatuko den egoitza honetan, Uharte, Burlata eta Atarrabiako testuinguru sozialen proiektu bat garatzeko aukera emango du, eta  bertan parte hartu nahi duenak uztailaren 21era arte dauka aukera.

Beste tailer bat lengoaia zinematografikoaren ingurukoa izango da. Maite Redondo zinegilearen eskutik Totemak kalera! Irudiak mugimenduan izenburupean, 50 urtetik gorakoei zuzenduta. Lantegia abuztuaren 13 eta 14an, 17:00etatik 20:00etara izango da, eta izen ematea abuztuaren 9ra arte dago zabalik.

Postontzi Irekia ekimenean parte hartzeko deialdia ere zabalik dago dagoeneko, arte garaikidearekin harremana duten eta komunitate artistikotik eta artistikorako proiektu bat garatzeko interesa duten talde eta kolektiboei zuzendua. Iaz garatutako Ekosistema deituriko ekimenari jarraipena emango dio, eta bertan garatuko dien proiektuek lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean izango dute oinarri.

Sailkapen prozesu baten bitartez garatu beharreko hiru proiektu aukeratuko dira eta  3000€ banatuko ditu ekimenak, Huarte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera eskaintzeaz gain. Bertan parte hartu nahi dutenek azaroaren 28ra arteko epea izango dute izena emateko aukera.

Deialdi guztien xehetasunak eta informazio osoa ikusteko, sartu Huarte Zentroaren web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button