ARTEA

Laura Diez Miner argazkilariaren erakusketa Mikelazulon

Ekainaren 17an inauguratu zen, eta hilabetez izango da ikusgai Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartean, Laura Diez Miner argazkilariaren Eraikitako Paisaiak erakusketa. Erakusketak argazkilariaren txuri beltzeko hamar irudi biltzen ditu.

Egilearen hitzetan, “toki jakin batetik ikusten den lurraldeari edo espazioari deitzen diogu paisaia. Definizio hori literalki hartuz gero, paisaiaren adiera eta definizioa, ikusten ari den pertsonan edo behatua den objektuan oinarritzen da ezinbestez. Bi elementu horiek gabe ez dago paisaiarik, espazioak iraun arren. Gure paisaiek gure existentzia, gure sendotasunak, gure negarrak, gure asaldurak, gure aldarriak metatu dituzte, eta metatzen jarraitzen dute. Paisaia gara, herria paisaia baino ez da”.

Laura Diez Miner argazkilariaren Eraikitako Paisaiak erakusketa zabalik izango da Mikelazulon uztailaren 17ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button