IKUS-ENTZUN

Euskal ekoiztetxek lan dokumentalei buruzko merkatuan

Lan dokumentalei buruzko merkatu nagusietako bat den Sunny Side of the Doc jaialdia La Rochellen (Frantzia) garatzen ari da, eta horraino zazpi euskal ekoiztetxek eramango dituzte euren produktuak, ostegunera arte (ekainak 23). Bertan, 60 herrialdetako 2.000 profesional baino gehiago biltzen dira.

Sunny Side of the Doc jaialdian euskal zinemaren azken nobedadeak aurkeztuko dira, eta interesa duten profesionalek lan guztiak ezagutu ahal izango dituzte topaketarako berariaz sortutako online katalogoan. Bertan izango diren zazpi euskal ekoizleak hauek dira: Doxa Producciones, EsRec, Lacørte Films, Lumiere Produkzioak, Maluta Films, Sonora Estudios eta TAUI Media.

Zineuskadik dioen moduan, “Zalantzarik gabe, hitzordu hori urteko garrantzitsuenetakoa da ikus-entzunezkoen sektorearentzat; izan ere, aukera ematen du bere proposamenak ezagutarazteko, merkatu berrietara iristeko, proiektuak garatzeko finantziazioa edo bazkideak bilatzeko eta sektoreko azken joerak ezagutzeko, bai eta hainbat profesionalekin topo egiteko ere, hala nola banatzaile, erosle, sortzaile, ekoizle eta dokumentu-merkatuko beste eragile batzuk ere.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button