IKUS-ENTZUN

Bideo-sormen mostra Nokodek-en

Diziplina askotariko artistak biltzen dituen Nokodek asteburu honetan (25 eta 26an) abiatuko da Guardetxean. Ekimenak esperimentaziorako leku bat izan nahi du, non  musika eta bideo zuzeneko saioak, instalazioak, performanceak, Dj eta Vj sesioak eta abar egongo diren.

“Nokodek bideo-sormen mostra bat da. Nokodek bideoaren bidez espresio modu desberdinak ezagutzeko modu bat da. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performancearen arteko topaleku esperimentala da” esan digute bertatik.

Bertan parte hartuko duten batzuk honakoak izango dira: Music komite, Simon Williams, LCC kolektiboa, David Torres, Pau Cabruja, Mänttäk, Mudoh, Nuke, Las Casicasiotone, Rúkula,… eta beste asko.

Programa guztia hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button