IKUS-ENTZUN

“Ciutat Morta” dokumentalaren zuzendariak, Bilbon

Xavier Artigas eta Xapo Ortega Ciutat Morta filmaren zuzendariak Bilbaoarte zentroan izango dira, gaur, 18:00etatik aurrera, izan ere, ordu horretan dokumentala pantailaratuko da, eta 20:00etan, behin film amaituta, topaketa bat izango da bi zinegileekin.

Bilbaoartek jakinarazi duenez, “dokumental hau 4F deituriko kasuari buruzkoa da: gazte-talde batek espetxean bukatu zuen, Bartzelonako udaltzain bat hiltzen saiatzea leporatuta. Torturak eta tratu txarrak salatu zituzten. Nesketako batek, Patriciak, azkenean, bere buruaz beste egin zuen”.

Filmak zorigaiztoko gertakari horren azpian ezkutatzen diren interes politikoak, huts administratiboak, eta bestelako kontu zikin eta ilunak jasotzen ditu, zinegileek egindako dokumentazio lan ikaragarriari esker.

Zuzendarien harira, Xavier Artigasek, 2012an, bere lehenengo dokumental luzea zuzendu eta ekoitzi zuen, [NO-RES], eta Madrilgo Documenta jaialdian lehenengo saria irabazi ere. 2013an, Xapo Ortegarekin batera, bigarren film luzea, Ciutat morta, estreinatu eta Malagako aurtengo zinema-jaialdian Zilarrezko Biznaga lortu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button