
Euskal Antzerki Topaketak jaialdiaren 43. edizioa aurtengo udazkenean egingo dira. Konpainiek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte apirilaren 14ra arte, dagoeneko epea zabalik da.
Bi ezaugarri bete beharko dituzte antzerki taldeek: Euskal Herrikoak izan beharko dute eta haien obrek euskarazkoak.
Epea horretan aurkeztu behar den materiala honako hau izango da: Obraren aurkezpena, sinopsia edo laburpena, fitxa tekniko eta artistikoa, eta horren gaineko material grafikoa.
Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira.
Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.



