MUSIKA

Euskadiko Soinuak Marseillan izango da lehendabizikoz

Euskal Herriko musika industria ordezkatzen duen Euskadiko Soinuak programa estreinakoz izango da bihartik larunbatera bitarte Frantziako Marseillan hirian egingo den munduko musiken Babel Med nazioarteko azoka eta jaialdian.

Babel Med Music feriaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Euskadiko Soinuak programarentzat berriz, Marseillako ferian egingo duen lehendabiziko partaidetza izango da. Hala, Euskal Herriko Soinuakek bere standa izango du jaialdi garrantzitsu horretan.

“Musika sektorea sustatzera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programak egiten dituen ekimenen artean Euskadin ekoizten den musika eta sektoreko eragileak nazioarteko azoka eta jaialdietan parte hartzea ahalbidetzea dago. Ohikoa denez, sektoreko enpresa eta elkarteekin elkarlanean bideratu da ekimen hau, baita Etxepare institutuaren lankidetasunarekin ere, noski”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button