MUSIKA

“Emarock eguna” egingo da larunbatean Aretxabaletan

Larunbatean, apirilak 25, Emarock eguna ospatuko da Aretxabaletan, Goazen rockeatzera! lelopean.

“Emarock emakume musikarien inguruan lan egiten duen proiektu bat da. Emakume musikariak agerian jartzeko, emakume musikariak dauden taldeak eta beraien lana ezagutzera emateko, neska gazteengan erreferenteak sortzeko, beste emakume batzuek musikan parte har ditzaten suspertzeko, emakumeak egindako musika esparru publikora zabaltzeko, emakume musikariekiko oraindik dauden zenbait pentsamendu apurtzeko”.

Hala, orain arte, hainbat ekimen burutu dituzte: argazki liburu bat, kontzertuak, irratsaioak, dokumentala…

Larunbateko jai aldarrikatzailearen egunari begira, ondokoak izango dira oholtzan: The Lizards, Puski Txurriski Mariskirekin, Bala, Pottors ta klito, Humus, Miate & Zaloa & Miren, Puro Luego, La Basu & Aneguria, Hibakusha, Maixa eta lagunak, eta Perlak.

Horretaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: herri bazkaria, mikro librea eta txapa, serigrafia, eta marrazki eta rock tailerra.

Ekitaldiekin lotutako xehetasun guztiak: emarockproiektua.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button